Kudeaketa eta ingurumen-politika
KUDEAKETA POLITIKA
Politika orokorraren esparruan, GOILASERen helburu nagusia kalitatea eta ingurumena kudeatzea eta lan-arriskuen prebentzioa da, honako hau lortzeko:
- Gauzatzen dituen prozesu eta jarduera guztiak etengabe hobetzea, bezeroek egin ditzaketen kontsultei hobeto erantzunez, entrega-epeak behar bezala betez eta erreklamazioak eragiten dituzten arrazoiak ahalik eta gehien minimizatu
- Ingurumen-alderdiak ebaluatzea, ingurumenaren gaineko eraginak murrizteko eta kutsadurari aurrea hartzeko.
- Langileen osasuna eta osotasun fisikoa babestea, eta eguneroko jardunean konstante bat izan behar da Goilaserren lan egiten dugun guztiontzat eta, batez ere, ardurak ditugunontzat.
GOILASERek hitzematen du aplikatzekoak diren lege-betekizun guztiak eta ingurumenarekin, segurtasun-arriskuekin eta bere bezeroen araubidearekin lotuta izenpetzen dituen bestelako guztiak beteko dituela.
GOILASERek kalitatearen eta ingurumenaren kudeaketaren eta laneko segurtasunaren eta osasunaren arloetan helburuak eta jomugak ezartzen eta berrikusten ditu etengabeko hobekuntza ziurtatu ahal izateko. Konpromiso hori honako helburu hauekin hartzen du: interesa duten alderdi guztien premiei eta aukerei erantzutea, ingurumen-eraginak murriztea eta kutsadurari aurrea hartzea, eta bertako langileen segurtasuna eta osasuna hobetzea.
Enpresak lankidetza estuan jardungo du bere hornitzaileekin kalitatearen arloan, eta kasu bakoitzean ezartzen diren baldintzei jarraituz. Politika hau GOILASERentzat lan egiten duten pertsona guztiei jakinarazten zaie, eta Zuzendaritzak une bakoitzean ezartzen dituen bitarteko guztiak erabiliz emango da argitara, interesa duten alderdi guztiek eskuragarri izan dezaten.
Zuzendaritzak hitzematen du Kudeaketa Sistema Integratuari eutsiko diola Kudeaketa Politika hau bete ahal izateko.
INGURUMEN-ADIERAZPENA
GOILASER SA bere jarduerak ingurumenean izan dezakeen eraginaz arduratzen da. Hori dela-eta, ISO 14001 arauan oinarritutako ingurumena kudeatzeko sistema du ezarrita, eta hainbat ekintza egiten ditu bere jarduerarekin lotutako ingurumen-alderdiak eta azpikontratazioen ondorioz sor litezkeenak minimizatzeko.
- Erabiltzen dituen baliabideen kontsumoak kontrolatzen ditu.
- Behar bezala kontrolatzen eta kudeatzen ditu bere jardueraren ondorioz sortzen diren hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak, eta hondakin horiek kudeatzaile baimenduen eta udal-kudeatzaileen eskuetan jartzen ditu.
- Zuzendaritzak sistema gainbegiratzen duenean, urtero aztertzen du kontsumoen eta sortutako hondakinen bilakaera, eta ingurumena kontuan hartuta horiek murrizteko, minimizatzeko, ordezkatzeko eta abarrerako helburuak planteatzen ditu, beti ingurumena gehiago errespetatuko duten alternatibak bilatuz.
Horrela, esate baterako, enpresa lanean ari da ingurumen-alderdirik esanguratsuenetako batzuk murrizteko:- Olioen erabilpena eta kontsumoa.
- Aluminio-hondakinak sortzea.